Iraupena eta distantziak.
8 eguneko zeharkaldi bat da, Ajangizen hasi eta Getarian amaituko dena. Egunean bataz besteko 7-8 orduko txangoa egingo da, aintzakotzat hartuz bakoitzaren erritmoa. Goizeko 8etan hasi eta gutxi gora behera arratsaldeko 5ak aldera amaitu, tartean 18-25 km ibiliz.
Lolekuak eta dutxak.
Lotarako pilotalekuak, kiroldegiak edota eskolak erabiltzen ditugu. Beraz bakoitzak eraman beharra dauka bere lo zakua eta esterilla edo koltxoneta. Dutxatzeko edota bainatzeko aukera, beste okerrik ezean, etapa amaiera bakoitzean eskura izango dugu.
Garraioa.
Hasiera puntura hurbiltzeko bi aukera jarriko ditugu: 1)autobusa Bilbotik aterako da eta, Durangon geldialdia egin ondoren, Ajangizera helduko da; 2)autobusa Donostiatik aterako da eta, Zarautzen, Itziarren, eta Eibarren geldialdia egin ondoren, Ajangizera helduko da. Azken egunean, alderantzizko bidea egingo luke. Dena den, azken unean eta jendearen jatorria kontutan hartuta ziurtatuko litzateke aurreratutako ibilbide hori. Tartean gehitzen joango den jendeak, bere kabuz antolatu beharko du. Eguneroko txangoa egiteko soberan diren trasteak garraiatzeko, hau da, lo zakuak, janaria, eta abar, antolakuntzak jarritako kamioia erabiliko da. Beraz, eguneko txangoa egiteko, nahikoa izango da gainean motxila txiki bat eramatea.
Otorduak
Antolakuntzaren esku geratzen da eguneroko gosaria eta txangoan zehar behar den ogia eta fruta. Bestelakoak norberaren ardurapean geratzen dira. Beraz, norberaren esku geratzen da pertsona batek 8 egun mendian igarotzeko behar dituen gauza guztiak eramatea. Normalean janari erosketak egiteko aukera izango da etapa bakoitzaren amaieran. Iristen garen herrietan afaria prestatuko digute. Beraz, nahi duenak eta aurrez ordainduz gero, aukera honetaz baliatu ahal izango du. Era berean, azken egunean, etapa eguerdi aldera amaitzen denez, bazkaria izango da.
Nolako prestakuntza behar da.
Ez da eliteko kirolaria izan behar, baina fisikoki tonu egokian egotea komeni da, eguneroko gora beherak eta iraupenak kontutan harturik. Beraz, indar ahulezi baten aurrean, norberak antolatu beharko luke etxerako itzulera. Antolakuntzak erabilitako kotxe eta kamioiak zeharkaldiaren beste zereginetako dira.
Besteak
Egunero ibilbidea ezagutzen duen gidariren bat joango da aurrean eta atzean, eta talde osoaren koordinazioa bermatzeko mugikorrak, walkiak, G.P.S-a eta hainbat tresna baliatuko ditu antolakuntzak. Ibilbideen zehaztapenak jasoko dituen liburuxka bat ere emango zaio ibiltari bakoitzari, tokian tokiko hainbat pasadizu interesgarri ezagutzera emanez. Ibilbidean zehar, oso tarte txikiak izan arren, badira errepidez ibili beharreko lekuak. Beraz, komeni da txaleko aproposak motxilan eramatea. Gosariak prestatzeko, logelak goizetan garbitzeko, kamioia kargatzeko, bidea markatzeko eta honelako zeharkaldi bat aurrera eramateak denon lankidetza eskatzen du. Beraz, egunero antolatzen diren taldeetan partehartzea eskatzen da.
AUTOBUSAK
Uztailaren 30ean
BILBO AJANGIZ:
BILBO (Autobus geltokia-Briñas kalea): 8:30
DONOSTIA AJANGIZ:
DONOSTIA (Autobus geltokia): 8:00
ZARAUTZ (Autobus geltokia): 8:15
ITZIAR (Autopistako gasolindegian): 8:30
EIBAR (Autopista irteeran): 8:45
OSASUNA ETA ERANTZUKIZUNAK
Behar duenak antolakuntzak jarritako botikinak izango ditu eskura. Mendi Martxan zehar gerta litekeen edozein istripuren aurrean, norbera egiten da erantzule.