Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxak 2000. urtean ekin zion ESAITen babespean bere ibilbideari. Ordutik, azken bi urte hauetako salbuespenarekin, urtero urtero leial izan da bere zitari, jada 19 edizio burutu direlarik. ESAIT desagertu zela 7 urte betetzen diren honetan, haize freskoa eta ilusionagarria ekarri digu "Gu ere bai" ekimenak. Euskal Selekzioen Aldeko Mendi Martxak bat egin nahi izan du ekimenarekin, web orri honen portadako irudiak garbiro agertzen duen bezala. Gure xede nagusiak ez dira aldatu: kirol arlo guztietan Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko dugun eskubidea defendatzea.
Aurten Ajangiztik Getaria arteko zeharkaldia burutuko dugu eta aukeratu dugun leloa honakoa:
20 urte Mendi Martxan, Gu ere bai! Euskal Selekzioa Ofizialtasuna!